Versión en castellano

Gure ekonomia
dibertsifikatzea eta
sinergiak sortzea

Busturiaren gabezia handienetako bat da lan-eskaintzak sor ditzaketen jarduerak faltan dituela. Hori dela eta, Planak, dituen muga guztiak izanda ere, lehen sektoreko jardueren garapena (nekazaritza, abeltzaintza eta baso-jarduerak), eta zerbitzuen sektoreari (turismoari, aisialdiari, kulturari) lotutako enpresa-ekimenak sustatu nahi ditu.

Horrez gain, beharrezkoa ikusten dugu Busturiak berezko identitatea lortzea, eskualdeko gainontzeko udalerrietatik bereiziko duena. Uste dugu udalerriko "motorra" zerbitzuen sektorea izatearen aldeko hautu sendoa egin beharra dagoela (merkataritza, ostalaritza, kultura, ingurumena, aisialdia), eta gure herriak kalitatezko turismo-jardueraren aitzindari izan behar duela: kalitatezko ingurumena eta kalitatezko kultura, eta kalitate eraberritzailea, aisialdi "pasiboaren" alternatiba gisa.

Zentzu horretan, proposatzen dugu ostalaritzako erabilera uztartzea gaur egungo eraikuntzekin eta egoitzarako garapen-proposamen berriekin. Horren bidez, bertako eraikuntzen izaera erdi-isolatuarekin bat datorren ostatu eta hotel zein ostalaritza zerbitzuen eskaintza sustatu nahi dugu.

Actividades económicas

Gure ekonomia-jarduera hiru ardatz hauen inguruan antolatuko da:
Ekonomia-garapen dibertsifikatu
eta iraunkorrerako bidean aurrera egitea, lurraldearen berezko
indarguneetan oinarrituta

• Udalerriaren garapen ekonomikoa lehen sektorean (nekazaritza, abeltzaintza...), turismoan, turismoari lotutako denda txikietan, I+G+Bari eta ingurumenari lotutako hirugarren mailako jardueran eta industria-jarduera txikietan oinarrituko da.

• Baliabide naturalak, gure paisaia eta interes kulturala duten elementuak oso garrantzitsuak dira udalerriak etorkizunera izan dezakeen hazkunde ekonomikoari begira, eta, beraz, horiek babestu eta sustatu beharra dago.

Actividades económicas

Ekonomia-jardueretako
sektoreak harremanetan jarri eta
elkarri laguntzea bultzatzea:
erabakigarria da halaxe egitea,
horiek suspertuko badira

• Turismoaren sektorea bultzatzea, herriaren irudia zainduta eta sustatuta.

• Landetxeen eta bestelako ostatu-eskaintzen sorrera sustatzea.

• Herribilduan denda txikiak bultzatzea, gizarte-kohesiorako eta bizitza-kalitatea hobetzeko tresna gisa.

• Ekonomia jardueren zentro berria sortzea, udalerrian zerbitzuei (tailerrak), merkataritzari, nekazaritzari eta artisautzari lotutako jarduerak sortu eta berton errotzeko xedearekin. Era berean, Treboleko industria-jarduera zentro berri horretara eramatea. Horrela eginez gero, Mapeko ibaiertzak lehengoratu ahal izango lirateke, uholde arriskua gutxitu egingo litzateke eta herrigune osoan zehar sakabanatuta dauden industria-jarduerak toki berean egongo lirateke.

Lurra eta bere emankortasuna
babestea

• Erein daitekeen lur-eremua txikia da, udalerriaren populazioa aintzat hartuta. Hori dela eta, nekazaritzaren ikuspuntutik balio handiena duten lurrak okupatzea galaraziko da, eta horien babesa sustatuko da nekazaritzaren alorrekoak ez diren erabileren aurrean, hala nola: familiabakarreko etxebizitzak eraikitzea, baso-ustiapena edota azpiegitura berriak.

• Erabiltzen ez diren nekazaritza-lursailen eta baso-ustiapenerako lur-zatien inbentarioa egingo da. Horrez gain, nekazaritza-lurren katalogoa egingo da.

• Lehen sektorea suspertu beharra dago: denda txikiekin harremanetan jarri eta lehen sektoreari amaierako produktua egiten laguntzeko aukera eman behar zaio; era berean, nekazariei amaierako produktu hori saltzeko aukera eman behar zaie.

• Lehen sektorerako ekipamendu publikoak egotea sustatuko da. Ekipamendu horiek lehen sektoreari aukera emango diote kolektiboki materiala erosi eta biltegiratzeko, produktuak garatzeko eta, azkenik, horiek zuzenean kontsumitzaileei saltzeko.


Axpe auzoa,1 48350 Busturia (Bizkaia)
Tel. 94 687 00 50 • Faxa: 94 687 00 63

udala.busturia@bizkaia.org