Versión en castellano

Konpromisoa
ingurumenarekin
eta garapen
iraunkorrarekin

Busturiak natur ezaugarri paregabeak ditu, oso bereziak: udalerria Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dago, eta gure lurzoruaren laurdena, gutxi gorabehera, Natura 2000 Sarean dago. Bide bi horien aldeko apustua egin dugu.

Medio físico  y natural

Ingurune fisikoaren garapena
egitea lurraren analisi integralean
zein natura-ingurunearen
garrantzian oinarrituta eta ingurumen-konpromisoak txertatuta

• Tokiko plangintza egokitzea eta bertan txertatzea EAEk eta Urdaibaiko Patronatuak bere egindako ingurumenaren arloko konpromisoak, ekintza-estrategiak eta kudeaketa planak.

• Babestutako naturguneak zein katalogatutako basa-animalia eta -landareak batzea.

• Gunean interes handiena duten baliabide, ekosistema, habitat eta espezieak babesteko lehentasunak adieraztea.

• Bertoko basoa babestea, zaintzea eta bere azalera hedatzea. Horretarako, basoberritzeak egitea eta bertoko espezieak landatzea proposatzen da.

• Basoko animali eta landare espezieak zaintzen laguntzea, aniztasun genetikoa bermatzea eta habitata mantentzea, bereziki desagertzeko arriskuan dauden espezieei dagokienez.

• Balio handiko paisaiak eta kultura ondarea babestea.

• Lur-azaleko uretako edota ibai-ertzetako ekosistemen kalitatea mantentzea eta hobetzea, eta arreta jartzea horiei eragiten dieten faktoreei (okupazioak, afekzioak...).

• Lurpeko akuiferoen kalitatea mantentzea eta horien gehiegizko ustiatzea galaraztea, dela hiri-ondakinei dagokienez, dela nekazaritza- edota abeltzaintza-hondakinei dagokienez.

• Lubiziak edota erosioa pairatzeko arriskua duten guneetako landarediaren mantentze-lanak hobetzea eta bermatzea, basoberritze politika sustatuta.

• Ibai-ertzetan edota urez bete daitezkeen guneetan edozein motatako eraikuntzak egitea galaraztea.

Medio físico  y natural

Ingurumena.pdf

Autonomia energetikoaren
eta kudeaketa-autonomiaren bidean. Energia-eredua, hondakinak
eta zerbitzu-sareak:

• Uraren kalitatearen babesa arroetan eta urak biltzeko guneetan.

• Saneamendu-sarearen loturak hobetzea.

• Energia eraginkortasuna. Eskala txikian energia berriztagarria ekoizteko proiektuak ezartzeko aukera aztertzea.

• Hondakinak gutxitzeko eta energia-baliabideak aurrezteko neurriak diseinatzea.

• Hondakin organikoen kudeaketaren autonomian aurrera egitea, konpostajerako gune txikien bidez.


Axpe auzoa,1 48350 Busturia (Bizkaia)
Tel. 94 687 00 50 • Faxa: 94 687 00 63

udala.busturia@bizkaia.org