Versión en castellano

Mugikortasun
iraunkorrerako eta irisgarritasunerako
eskubidea

Mugikortasun iraunkorrerako eredua behar dugu, eskualde mailakoa, udalerria egokiro garatzeko eta gaur egungo mugikortasun eredua leundu eta zuzentzeko neurriak aurreikusiko dituena.

BI-2235 errepidearen trazadurak Busturiako hiru herriguneak zeharkatzen ditu. Bide hori da Bermeoko portutik autonomia erkidegora doan trafiko astunaren irteera bakarra eta, hori guztia gutxi balitz, udan ibilgailuen joan-etorriak oso ugariak dira, turismoa dela eta. Horrek guztiak trafiko-pilatze ugari eragiten ditu herrian.

Egoera zuzentzeko zenbait neurri proposatzen dira:
Bizkaiko Errepideen Plana

• Arazoa konpontzea Bizkaiko Errepideen Planaren esku dago, eta Sollubeko tunelak egiteko ezarritako epeetan. Hori izango litzeteke konponbide onena, Bilbora doazen ibilgailu astun gehienak errepide berri horretara bideratuko liratekeelako eta, ondorioz, Busturiatik igarotzen direnak askoz gutxiago izango liratekeelako.

• Ibilgailuei dagokienez, berriz, asko ibiltzen dira udan, asteburuetan eta jai-egunetan. Sukarrietako saihesbidearekin eta Bermeo-Mungia-Bilbao korridorea (BI-631) hobetuta, ordea, arazoa arindu egingo litzateke.

Movilidad

Trenbideari buruz

Euskotrenek Amorebieta-Bermeo linea zabaldu nahi du salgaiak garraiatu ahal izateko, eta horrek errepideko trafikoa arindu egingo luke. Dauden hiru geltokiak mantentzen dira (San Kristobal, Axpe eta Itxasbegi), eta Santarena inguruko zenbait tarte lurperatzea proposatzen da, Busturiak Okako itsasadarrarekin harreman handiagoa izatea ahalbidetzeko.

Movilidad

Barruko mugikortasuna

• Busturia barruko mugikortasuna: edonork izan behar du modu errazean batetik bestera ibiltzeko eskubidea, ez bakarrik ibilgailu pribatuan doazenek. Busturia oinezkoentzako herria izan behar da, urritasunak edota mugikortasun mugatua dutenentzako oztopo arkitektonikorik gabekoa. Joan-etorrien fluxuak eta ibilbideak eratu behar dira oinezkoak aintzat hartuta, ez ibilgailuak.

• BI-2235 errepideak Busturia zeharkatzen duen tarteetan (3 km), bertako bizigarritasuna hobetuko da eta, horretarako, trafikoaren abiadura gutxitzera bideratutako neurriak hartuko dira: biribilguneak, semaforoak... Neurri horiek, gainera, oinezkoei, txirrindulariei eta ibilgailuei elkarrekin bizitzen lagunduko diete.

• Mugikortasun geldoko sare alternatiboa garatzea eta horren trazadura egitea proposatzen da, oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideak sustatuta, udal-mugarte osoko mugikortasuna birrantolatzeko aukera emango lukeena.

• Bizikleta segurtasunez erabiltzeko planak.

• Oinezkoentzako kaleak. Ibilgailuentzako mugatutako bideak.

• Garraio publikoa (autobusa eta trena) eta bere sareak erabiltzea sustatzea.

Movilidad


Axpe auzoa,1 48350 Busturia (Bizkaia)
Tel. 94 687 00 50 • Faxa: 94 687 00 63

udala.busturia@bizkaia.org