• Busturiaren nortasunari dagokionez, gure auzoen kalitatea eta bertoko gizarte-kohesioa hobetu behar da. Busturia auzoka antolatzen da eta, beraz, auzoon garapen integral eta iraunkorra bultzatzearen aldeko apustua egiten dugu, herrian bizi diren gizatalde eta kultura-talde anitzen arteko kohesioa errazteko.
• Etxebizitza berriak herriguneak indartzeko balioko du, dagoen sarea sendotuko du.
• Aurreikusitako etxebizitzen kopurua gehienezkoa da. Kopuru hori, hein batean, gaur egun hiri-lurzoru gisa sailkatutako azalera handian oinarritzen da. Lur urbanizagarria gutxitu beharko da, landa-lurzoruaren mesedetan.
• Eraikitakoa optimizatzea: Banantze Horizontalari buruzko Ordenantza aplikatzea (etxebizitza bakarra etxebizitza bitan edo gehiagotan banatzea, legezko zenbait baldintza beteta).
• Bigarren etxebizitzen eta hutsik dauden etxebizitzen kopuru handia ikusita (% 50), lehenetsiko da horiek berrerabiltzea, narriatutako etxebizitzak birgaitzea edota bigarren etxebizitzak etengabe okupatuta egotea. Landa-eremuetan etxebizitza berriak egitea ere ez da bidezkotzat joko: lehenetsiko da baserriak birgaitzea eta biztanleak bigarren etxebizitzetan finkatzea.
• Familiabakarreko zein bi bizitzako etxeak saihestea: lurzorua azkar kontsumitzen dute eta gehiegizko bigarren etxebizitza sortzen dute.
• Konpromisoa etxebizitza babesteko politikekin. Gainbalioak (Udalak lurzoru publiko bat kudeatzeagatik lortutako onura ekonomikoa) erabiltzea etxebizitzarako/ lurzorurako ondare publikoa eskuratzeko.
• Gutxieneko etxebizitza-beharrizanei aurre egitea, gizarte-larritasun kasuetan.
• Hirigintza-kudeaketaren kontrol publikoaren aldeko hautua.
• Hirigintza-plangintzan genero ikuspegia txertatzea; beldurraren geografia.
• Segurtasunerako eta osasunerako eskubidea, alegia, espazio publikoaz kalterik jasan gabe gozatzeko eskubidea: arriskutsuak izan daitezkeen guneak desagerraraztea eta kaltegarria izan daitekeen edozein elementu edo instalazio kentzea.
• Etxebizitza babestua sortzea, gutxienez kopuru totalaren % 70, arrazoizko prezio batean, herriko gazteak bertan gera daitezen.
• Erabilera anitzeko eraikuntzak egitea, jarduera ekonomikoa eta gizarte-jarduera indartzeko eta beste udalerrietara egin beharreko joan-etorriak gutxitzeko. Herrigunea jardueretarako toki gisa finkatzea, kalitatezko eremu publikoak sortuta.
• Beharrezko ekipamenduak eta berdeguneak sortzea, eta dauden kultura-, kirol- zein astialdi-instalazioei garrantzia ematea.
• Narriatutako inguruak hobetzea eta hirigintza-arazoak arintzea.
• Lurzoru birjinen okupazioa saihestea, batez ere ibai eta erreka inguruneak edota urez bete daitezkeenei eragiten dietenak.
• Luzatu egingo dira aurreko Arau Subsidiarioetatik eratorritako eraikitze-eskubideak. Hala eta guztiz, Udalak beharrezko neurriak hartuko ditu espekulazio-prozesuak mugatu eta lizentzien kopurua gizarte-errealitatearen beharrizanetara egokitzeko.
Irizpide horiekin guztiekin, geure herriaren ordenazio berria oinarrian eta, betiere, busturiarrei etxebizitzak bermatuko dizkieten baldintza demografikoak aintzat hartuta, Plan Orokor honek 312 etxebizitza berriren antolamendurako lurzoru-aurreikuspena egiten du, honela sailkatuta egongo liratekeenak:
Axpe auzoa,1 48350 Busturia (Bizkaia)
Tel. 94 687 00 50 • Faxa: 94 687 00 63
udala.busturia@bizkaia.org