Versión en castellano

Busturia
danon artean!

Busturiko Udalaren helburu nagusienetariko bat da Hiri-Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN) egitea legegintzaldi honetan. HAPN-ak ez dau bakarrik zehazten non eraikiko dan eta non ez. Herri egitasmoa eta gure eguneroko bizimodua definitzen dauz. Etorkizuneko agiri honetan batuko dan guztiaren araberakoak izango dira hainbat arlo garrantzitsu; ingurumena, etxebizitza, mogikortasuna, jarduera ekonomikoen sorrera, zerbitzuen hobekuntza eta kultur, osasun zein kirol ekipamenduen beharrizanak.

busturiadanon artean

Plan barria guztion artean
egingo eta erabagiko da

Busturiko Udalak aspalditik hartu eban herritarren parte hartzea bultzatzeko konpromisoa. Guretzat, busturitar guztiak gara egokienak herriaren eta auzoen etorkizuna erabagitzeko, bertan bizi garelako eta gaur adostuko dana gugan izango daualako eragina bihar etzi.

Busturia

Orain dogu aukera datozen urteetarako daukaguzan borondateak eta beharrizanak aztertzeko. Herri modura hazi behar badogu, zenbat eta norantz, ze beharrizan dogun eta beharrizanok zelan bete behar diran erabagi behar dogu. Egokien ikusten doguna zuzentzeko aukera aprobetxatu, gure bizitzeko era baldintzatzen daben puntu baltz horreek hobetu.

Hori dala eta oso garrantzitsua da busturitar guztion parte hartzea, dagozan beharrizanak aztertzeko eta Busturiren etorkizuneko garapena definitzeko.

Busturia

Udalak parte hartze prozezu bat bultzatuko dau datozen zortzi urteetara begira, Busturiren etorkizuna guztion artean adosteko.

Plana definitzen ari dan epe honetan, gure esku dago planari buruzko ekarpenak egitea eta dagozan zalantzak argitzea. Proposamenak Udalean aztertuko dira, eta azkenik, Aurrerapena egin ostean publikoan aurkeztuko da barriro be, beste hiru hilabeteko epean alegazinoak aurkeztu ahal izateko.

Udaletxea

Busturiko Udala
Axpe auzoa,1 48350 Busturia (Bizkaia)
Tel. 94 687 00 50 • Faxa: 94 687 00 63

udala.busturia@bizkaia.org

SARRERA / AURKEZPENA HAPN / INGURUMENA / ETXEBIZITZA / MOGIKORTASUNA / EKONOMIA / EKIPAMENDUAK / ONDAREA / DOKUMENTAZIOA